top of page

Metodologia

Jolasak garrantzia izango du gure metodologian, izaera motibatzailea izango du eta harreman esanguratsuak ezartzeko aukera eskeiniko die ikasleei. Bi modutara landuko dugu jolasaa: batetik, ikasgelan burutzen den jarduera oro izaera ludikoz hornituz, eta bestetik, haurrengan jolas autonomoa ahalbideratuz.

Harreman afektiboek ere garrantzia izango dute Haur Hezkuntzan. Horretarako giro bero, eroso eta seguruak sortuko ditugu, egunero sortzen diren erronkei aurre egiteko orduan ikaslea maitatua eta fidakor sentitu dadin. Konstruktibismoan oinarrituta eta ikuspegi globalizatzaile batekin haur bakoitzari egokitutako metodologia erabiliko dugu, txokoen eukeraketa librea izanik.

Helburuak lortzeko espazioaren, baliabide materialen eta denboraren kudeaketa kontuan izango dugu. Ezinbestekoa iruditzen zaigu espazioa ikasleen adin tarte eta beharretara egokitzea. Gainera, zirkulazio librea jorratuko dugu. Adin desberdinen arteko elkareraginak bultzatzeko (bi egun 5 urteko bi gelen artean, eta egun bakarra 3,4 eta 5 urteko gelen artean), haurrari bere gelatik beste batera joateko aukera emanez eta erabakitzeko eskubidetik abiatuta. Bertan hainbat ekintza bultzatuko dituzten espazio komunak egongo dira, material eskaintza handiarekin.

Erabiliko diren materialak hautatzerako orduan ondorengo aspektuak izango ditugu kontuan: helburuak, erabiltzerakoan ikasleak izango duen papera, edukia, eskaintzen dituen aukerak, erabilera edota zein motako zaintza behar duen.

Denborari dagokionez, jarduera guztiak malguak izango dira, ikasleen erritmora egokitu beharko direlarik. Garapen kognitibo ta sozioafektiboaren printzipioak errespetatzea oinarrizko iruditzen zaigu. Denboraren antolaketa naturala izango da eta zenbait errutina mantenduko dira.

Ikastolaren helburuak

  • Natura errespetatzea
  • Pertsona bezala garatzea
  • Pentsamendu kritikoa garatzea
  • Autonomia sustatzea
  • Sormena sustatzea
  • Haurren intereseko ekintzak egitea
  • Pertsonak eta giroa errespetatzea
  • Elkarbizitza
  • Errespetuz jokatzea
  • Besteen pentsamenduak errespetatzea
Ebaluazioa

Astero behatzen diren gauzak

Klasean burutzen diren ekintzak aztertu

Haurren jarrerak behatu

 

bottom of page