top of page

Abantailak

- Txoko gehiago ikasleen eskura ipintzeko aukera ematen digu eta baita material desberdinekin aritzeko aukera ere.

- Ikasleen autonomia garatzeko era egokia da, erabakiak hartzeko aukera dutelako eta beraien ekintzen ardura hartu behar dutelako.

- Umeei beraien nahi eta interesetatik abiatzeko aukera ematen zaie eta horrek gauzak egiteko gogoa suspertzen du.

- Mailako ikasle guztien arteko harremana bultzatzen da eta ez bakarrik gela batekoen artekoa. Bestalde ikasleak txoketatik migutzen diren bitartean irakasle desberdinen laguntza jasotzen dute.

- Bukatzeko, dinamika honek aurretik hasitako ekintzak amaitzeko aukera ere ematen die, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Bi eta hiru urte

 

      Txokoak bi eta hiru urteko geletatik zehar banaturik daude. Gela bakoitzean txoko desberdinak egongo dira, material eta proposamen propioekin.

      Talde bakoitza bere Irakaslearekin tokatzen zaion gelara joango da, errotazioa eginez, eta gela horretan dauden txokoetan jolastuko du.

Lau eta bost urte

      Lau eta bost urteko ikasleek mailako geletan banaturik dauden txokoetan aritzen dira. Hemen ere, gela bakoitzean txoko desberdinak daude, material eta proposamen propioekin.

Zirkulazio librea

bottom of page