top of page

Animaliak

Unitate didaktiko honen xedea izango da Powerpoint bat egitea irteera batean egindako argazkiekin.

 

Donostiko Aquariumera  joango dira hemen ikusi dezakezue lekuaren informazio guztia:

  • Donostiko aquarimaren bisita: Lehenengo ekintza honetan autobusez joango gara Donostira. Behin bertan aquariumera abiatuko gara. Egun osoko ekintza izango da, aragazki kamerak eramango dira haurrek nahi duten unean argazkiak ateratzeko. Hurrengo egunean klasera bueltatzerakoan bikoteka ordenagailuan, irakaslearen laguntzarekin, argazkiak powerpoint batean jarriko dituzte. Bukatzerakoan prestatutako aurkezpena kideei erakutsiko diete.

 

  • Azalpen bisualak(bideoen bitartez)(quiver aplikazioa): Bideo motzen bitartez jorratuko ditugu klasean urezko animali motak eta hauen hainbat ezaugarri. Behin azalpen guztiak ikusita eta aztertuta Quiver aplikazioaren laguntzarekin bideoetan aipatutako animaliak hiru dimentsiotan ikusiko dituzte.

 

  • Tableteko bideojoko bat: Jasotako informazio guztia nolako eragina izan duen haurrengan ikusteko maskota birtual bat izango dute. Modu honetan ikusiko dugu nolako ardura maila duten eta ze motatako errespetua naturarekiko garatu duten klasean jorratutaokarekin. Honekin batera BioMio aplikazioaren bitartez animali hauen soinuak identifikatuko dituzte, lehen ikasitakoa aplikatuz.

 

  • Tablet batean animaliak marraztea: Animalien gaia jorratu eta gero haur bakoitzari tablet bat emango zaioa eta bertan nahi duten marrazkia egingo dute. Ekintaz hau iCuadernos aplikazioaren bitartez burutuko dute. Behin bakoitzak bere marrazkia bukatu duela klasekide guztiei erakutsiko dio. Guztion artean asmatu behar dute ze animalia den marrazturik dagoena.

 

  • PAREDES Y ALFOMBRAS INTERACTIVAS: (animalien testuingurua adierazteko): Behin animaliekin bukatuta proiektoreen bitartez ingurune desberdinak erabiliko dira klasean. Partetetan eta lurrean proiektatuko dira (itsasoa adibidez), modu honetan haurrek esperientzia errealago bat jasoko dute. Honekin batera animali hauen inguruarekin kontaktua eta interakzioa izateko aukera izango dute.

 

  • Ipuin auditiboak: Unitatearekin bukatzeko bi ipuin entzungo ditugu klasean, hauek animalien inguruko gaiak jorratzen dituzte.  Behin ipuinak entzunda haur bakoitzak marraztuko du gehien gustoko izan duena eta kideei erakutsiko dio.

bottom of page